Singapurreko Unibertsitate Nazionala
Singapurreko Unibertsitate Nazionala (ingelesez National University of Singapore, NUS laburtua) Singapurreko unibertsitaterik handiena eta zaharrena da. International Alliance of Research Universities elkartearena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NUS 1905ean sortu zen Goi Mailako Medikuntza Eskola bezala The Straits Settlements and Federated Malay States Government Medical School izenarekin. 1913an, King Edward VII Medical School izendatu zuten eta 1921ean King Edward VII College of Medicine. 1928an, Raffles College Thomas Stamford Raffles-en nahien arabera sortu zen, kolonia kultu eta zibilizatua lortzeko helburuarekin. 1949an, King Edward VII College of Medicine-rekin bat egin zuen Malaya Federazioa (University of Malaya) lortzeko. Singapurreko independentzia handituz joan heinean Singapurreko Unibertsitate bihurtu zen (University of Singapore) eta, azkenean, 1980an, 1955ean sortutako Nanyang Unibertsitatearekin integratu ondoren, Singapurreko Unibertsitate Nazionala lortu zuen (National University of Singapore).
Oraina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NUS Asiako hego-ekialdeko unibertsitate nagusietako bat da, eta jakintzaren erakunde globala izateko helburua du. 32.000 ikasle baino gehiago ditu (2009) 14 fakultatetan banatuta, kontserbatorio bat eta ospitale bat barne.
The Times Higher Education Supplement eta QS World University Rankings unibertsitateen rankingaren arabera, NUS Asiako unibertsitaterik onena da. [1] [2]